Configuración cookies Cookieak konfiguratu
Cookien politika konfiguratzea
Cookien politika
Erabat beharrezkoak diren cookieak
Analytics cookieak
Sare sozialetako cookieak
Iragarkien cookieak
Segurtasun cookieak
Geolokalizazio cookieak
Cookien politika

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu erabiltzailearen esperientzia hobetzeko

Gure cookien politikari buruzko informazio gehiago kontsulta dezakezu.

Cookie guztiak onar ditzakezu "cookieak baimendu" botoia sakatuz, edo konfiguratu edo haien erabilera baztertu, "Cookieak konfiguratu" klikatuz.

Erabat beharrezkoak diren cookieak

Behar-beharrezkoak diren cookie-ak, teknikoak izango dira, eta beti aktibatuta egon behar dute webguneak behar bezala funtziona dezan eta cookie-ak doitzeko dituzun lehentasunak gorde ahal izan ditzagun.

Analytics cookieak

Webgune honek Google Analitycs erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, adibidez, webguneko bisitari kopurua edo orrialde ezagunenak neurtzeko. Cookie horiek aktibatuz, gure webgunea hobetzen jarraituko dugu, gure erabiltzaileen interesen arabera.

Sare sozialetako cookieak

Iragarkien cookieak

Segurtasun cookieak

Geolokalizazio cookieak

Colegio Vasco de Economistas Colegio Vasco de Economistas

  • Menuan sartu

  • Edukira jo
  • Ekonomistak gara
    • Ekonomisten Euskal Elkargoa
    • Ekonomista-zerrenda
    • Plan Estrategikoa 2023-2024
    • ekonomistak URTEKO EKITALDI NAGUSIA
  • Konpromisoa
    • Egin zaitez PRO
    • Nola egin Elkargokide
    • Nola egin Aurre-elkargokide?
    • Gobernu Batzordea
    • BATZAR OROKORRA
    • Kolaboratzaileak
    • Gizarte-erantzukizuna
    • Kontseilu Nagusia
  • Topagunea
    • Komunitateak eta Erregistroak
    • Mentoring programa
    • COWORKING ekonomistak
    • Ekonomistak iruditan
    • Egin bat gure sareekin
  • Ekonomistak zerbitzuak
    • Informazio profesionala COVID-19
    • Lanbide-ahaidetasunak eguneratzea
    • Lanbide Garapenerako Orientazioa
    • Prestakuntza
    • Lan bila nabil
    • Ekonomistaren bila
    • Zerbitzu profesionalak
    • Akordioak erakundeekin
    • Ekonomistak BGAE
    • Dokumentazio zentroa
    • Bulego birtuala
    • Buletinak
    • Iragarki-taula
    • Hiztegi terminologikoa
  • Erreferentea
    • Prentsa-aretoa
    • Ekonometroa
    • Foro profesionalak
    • PREMIO ekonomistak SARIA

Menura itzuli

  • Hemen zaude:
  • Hasiera
     
  • Erreferentea
     
  • Prentsa-aretoa
     
  • Prentsa-oharrak
     
  • 2019/01/26 2018KO ABENDUKO EKONOMETROAREN EMAITZAK

Prentsa-oharrak

2019/01/26 2018KO ABENDUKO EKONOMETROAREN EMAITZAK

  • facebook
  • google+
  • linkedin
  • Twitteatu

• Ekonomistak baikor agertu dira euskal ekonomiaren etorkizunaren inguruan
• Ekonometroaren arabera, ekonomiaren suspertze prozesuan jarritako konfiantza-maila apaldu egin da
• Egoerak okerrera egingo duela uste dutenen indizea % 4,5etik % 21era igo da Aurrezteko itxaropenak apaldu egin dira ekonomisten artean
• Aitatasunagatiko baimen eta prestazioa luzatzeak ez du kontratazio parekideagoa ekarriko enpresen aldetik
• Administrazioek kaudimena duten enpresa estrategikoetan soilik esku hartu beharko lukete
• Masa-ekitaldien eraginaren balorazioa egin da, baina aldeak daude lurraldeen artean
• Enpresa munduan euskararen erabilera politika publikoen bidez sustatu behar da

Ekonomistak baikor azaldu dira euskal ekonomiaren bilakaeraren inguruan, baina konfiantza maila jaitsi egin da, aurreko seihilekoarekin alderatuta. % 34,8k uste dute azken sei hilabeteetan egoera ekonomikoa hobetu egin dela; % 44,1ek uste dute ez dela aldatu; baina okerrera egin duela uste dutenak % 4,5etik % 21era pasa dira, azken Ekonometroak islatzen duenaren arabera. Ekonomisten Euskal Elkargoaren konfiantza-adierazle honen azken inkesta 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 17ra bitartean egin da.

Azterketa honetan Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetako 551 ekonomistak parte hartu dute. Gehienek adierazi dute beren egoera ekonomikoa duela sei hilabetekoaren parekoa edo hobea dela; % 17k adierazi dute beren egoera pertsonalak okerrera egin duela, eta duela sei hilabete % 10,6k soilik pentsatzen zuten hori. Hurrengo seihilekora begira, gehienek uste dute euskal ekonomia hobetuko dela edo berdin mantenduko dela eta % 85ek baino gehiagok uste dute egoera ekonomiko pertsonala hobetuko dela edo ez dela aldatuko.

Enplegu berreskuratzeari dagokionez ere, konfiantza-maila apur bat apaldu da. Inkestan parte hartu duten ekonomista gehienek uste dute langabezia murrizten joango dela, baina erritmo geldoagoan: % 40k uste dute egungo mailak mantendu egingo direla eta % 38,1ek uste dute murriztu egingo dela.

Hurrengo sei hilabeteetan etxean aurrezteko aukerei dagokienez, ekonomisten % 63k uste dute aurreztu ahal izango dutela; % 23,6 ziur daude horretaz eta % 39,3k uste dute litekeena dela. Aldiz, % 30ek ez dute uste etxean aurreztu ahal izango dutenik eta % 7,1 ziur daude ezetz. Ekonomisten aurrezpen itxaropenak aurrekoan islatutakoak baino pixka bat baxuagoak dira.

Lurralde historiko batetik bestera aldea dago baina, orokorrean, ekonomistek uste dute I+G+b, soldata kostuak eta prestakuntza direla euskal ekonomiaren lehiakortasunari gehien eragiten dioten faktoreak. Azken Ekonometroetan ohikoa izan den moduan, parte-hartzaileen ustez, iruzurra, finantzaketa lortzea eta langabezia dira lehiakortasunean gutxien eragiten duten faktoreak.

Aitatasun prestazioak

Azken Ekonometroan aitatasunagatiko prestazioa eta baimena handitzearen inguruan galdetu zaie ekonomistei. Inkesta egin duten pertsonen % 37,4k ez dute uste neurri horrek kontratazio parekideagoa ekarriko duenik enpresen aldetik. Aldiz, % 30,4k uste dute baietz, litekeena dela. % 38,6k ere ez du uste baimena handitzeak gizartean produktibitatea hobetuko duenik. Aldiz, % 27,2k uste du baietz, produktibitatean positiboki eragin dezakeela. Bestalde, % 56,4k uste dute aitatasun baimena handitzeak bestelako onura sozial batzuk izango dituela (aitaren inplikazio maila, bikote barruko rol tradizionalak desagertzea, berdintasun arloko heziketa hobetzea…).

Esku-hartze publikoa enpresetan

Inkesta egin duten pertsonei eskatu zaie Administrazio publikoek enpresa pribatuetan egiten duten esku-hartzearen inguruko iritzia emateko. Erantzun tarte honen bidez planteatu da gaia: Bai, kasu guztietan; ez, inola ere ez; soilik Euskadiko sare sozioekonomikoan estrategikoak diren enpresetan eta kaudimena dutenetan; soilik suspertzeko ekarpen ekonomiko bat behar duten enpresetan eta denboran irauteko proiektu iraunkor bat dutenetan.

Planteatutako lau aukeren artean adostasun handiena sortzen duena hauxe da: administrazio publikoek esku hartu beharko luketela Euskadiko sare sozioekonomikoan estrategikoak diren eta kaudimena duten enpresetan. % 43,9k uste dut hori, inkesta egin .dutenen artean. % 29,8k uste dute suspertzeko laguntza ekonomikoa behar duten eta denboran iraunkorra izan daitekeen proiektu bat daukaten enpresen kasuan soilik esku hartu behar dela.

Soilik ekonomisten % 7,5ek uste dute Administrazio publikoek hala behar duten enpresa guztietan esku beharko luketela; aldiz, % 18,8k uste dute Administrazio publikoek ez dutela inolaz ere enpresetan esku hartu behar.

Ekitaldi handiak eta garapena

Ekonometroaren bidez, ekonomistek horren inguruan duten iritzia ezagutu nahi izan dugu; ea ekitaldi erraldoi horiek garapen ekonomikorako eredu egokia diren, etorkizunera begira. Erantzunen % 60tik gora ekitaldi horien eragin positiboaren ingurukoak dira; gainera, % 36,1ek uste dute, lurraldearen edota hirien marka indartuz, mota guztietako enpresa-inbertsioak erakarri daitezkeela. Hala ere, % 34,2rentzat, masa-ekitaldien sustapena ez da garapenerako eredu egokia; izan ere, aldi baterakoak dira eta sortzen duten eragin ekonomikoaren neurketa ez da erreala.

Hala ere, gehienek uste dute ekitaldi horiek eragin positiboa daukatela, baina balorazioan aldeak daude lurralde historiko batetik bestera. Horrela izanik, Bizkaian % 43,2k adierazi dute Euskadi, Bizkaia, Bilbao marken sustapenaren bidez enpresa-inbertsioak erakartzen direla; baina Araban eta Gipuzkoan ez da daude hain ziur. Ez dute ikusten garapen iraunkorrerako eredu egoki gisa.

Euskara eta gizarte-erantzukizuna

Ekonometroaren bidez, ezagutu nahi izan dugu zein iritzi duten ekonomistek lan eta enpresa munduan euskarak duen presentziaren inguruan. Ekonomistek zera uste dute: euskarari egotzitako balio ekonomikoa mugatua izan arren eta enpresetan planteatzeak kostuak eta eragozpenak sortzen dituen arren, sustatu egin behar dela eta politika publikoen bidez babestu behar dela. Gainera, euskararen sustapena enpresen gizarte erantzukizunaren barnean dagoela.

FITXA TEKNIKOA

Galdetegiaren egilea: Ekonomisten Euskal Elkargoa (EEE) Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Ekonomia eta Zientzien Fakultateko irakasleekin batera (Ekonomia Aplikatua II, Mercedes Vallejo, eta Finantza Ekonomia I, Sonia García, Noemí Peña eta Javier Corral-Lage).

Ekonometroaren talde koordinatzailea: Joseba Barandiarán, Sonia García, Julio Jiménez, Pedro Hernando eta Mikel Badiola.

Inkesta egin den garaia: 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 17ra.

Inkestak egiteko erabili den metodologia: Informazio biltzeko bi bide erabili dira. Batetik, web galdetegi bat, emailez bidali zaiena elkargoko kide diren ekonomistei, webguneko lotura baten bidez eta baita Ekonomisten Euskal Elkargoaren buletin elektronikoen bidez ere; eta bestetik, paperean idatzitako galdetegi bat aurrez aurrekoak egiteko elkargoaren hiru egoitzetan (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa).

Ordezkaturiko unibertsoa: Ekonomisten Euskal Elkargoko ekonomistak, bere hiru egoitzetan: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa.

Unibertsoaren tamaina: 4.526 ekonomista elkargokide.

Laginaren tamaina: 551 ekonomista elkargokide.

Hedakuntza geografikoa: Euskal Autonomia Erkidegoa.

Oharra: Ekonometroaren bidez jasotako iritziak ez dira ulertu behar Ekonomisten Euskal Elkargoak erakunde gisa emandako iritzi gisa. Edozein kasutan, inkestan parte hartu duten ekonomista elkargokideen iritziak dira.

Txosten osoa kontsultatu

Informazio gehiago

  • dokumentuapdf 2018KO ABENDUKO EKONOMETROAREN EMAITZAK

  • Prentsa-aretoa
  • Ekonometroa
  • Foro profesionalak
  • PREMIO ekonomistak SARIA

Klik batean bilatu


Prentsa-oharrak

ALAVA

San Vicente de Paúl nº 3 bajo
01001 Vitoria-Gasteiz

Tel. 945 25 02 09
Fax 945 28 02 86

araba@ekonomistak.eus

BIZKAIA

Rodríguez Arias nº 4–2º izq.
48008 Bilbao

Tel. 94 415 26 33 / 44
Fax 94 415 89 87

bizkaia@ekonomistak.eus

GIPUZKOA

Federico García Lorca, 9-bajo
20014 Donostia 

Tel. 943 01 14 96
Fax 943 45 47 11

gipuzkoa@ekonomistak.eus

Desarrollado por PKF ATTEST

  • Bilatzailea
  • Web-aren mapa
  • Lege Oharra
  • Kontaktatu
  • Pribatutasun politika
  • Cookie-politika
  • Web-aren posta sarbidea
  • gune pribatura sarbidea
  • Menu
  • Ekonomistak gara
    • Ekonomistak gara
    • Ekonomisten Euskal Elkargoa
    • Ekonomista-zerrenda
    • Plan Estrategikoa 2023-2024
    • ekonomistak URTEKO EKITALDI NAGUSIA
  • Konpromisoa
    • Konpromisoa
    • Egin zaitez PRO
    • Nola egin Elkargokide
    • Nola egin Aurre-elkargokide?
    • Gobernu Batzordea
    • BATZAR OROKORRA
    • Kolaboratzaileak
      • Ordezkaritza organoak
      • Komunitateen partaideak
        • Komunitateen partaideak
        • Bulego Profesionalen Komunitatea
      • Mentoreen sarea
      • Ekonomistak taldea
    • Gizarte-erantzukizuna
      • Ekonomisten Berdintasuna
      • Ekonomistak Ere Euskaraz
      • Mugarik gabeko Ekonomilariak (MgE)
      • Finantza Heziketa
      • GJHekiko konpromisoa
    • Kontseilu Nagusia
  • Topagunea
    • Topagunea
    • Komunitateak eta Erregistroak
      • Komunitateak eta Erregistroak
      • Irakaskuntza eta ikerketa
      • Ekintzailetasuna
      • Kontabilitatea
      • Bulego Profesionalak
      • Enplegua
      • Herrialde eta Hirigintza
      • Emerituak
        • Emerituak
        • HISTORIA ekonomistak
      • Ikasleak
      • Finantzarioa
      • Fiskala
      • Eremu Laborala
        • Eremu Laborala
        • Comunidad de Economistas del Ámbito Laboral (EAL)
        • Nuevo sistema de cotización para autónomos/as 2023
      • Marketing
      • Ikuskaritza
      • Genero Berdintasuna
      • Euskara Komunitatea
      • Konkurtsala
    • Mentoring programa
    • COWORKING ekonomistak
    • Ekonomistak iruditan
    • Egin bat gure sareekin
  • Ekonomistak zerbitzuak
    • Ekonomistak zerbitzuak
    • Informazio profesionala COVID-19
    • Lanbide-ahaidetasunak eguneratzea
    • Lanbide Garapenerako Orientazioa
    • Prestakuntza
      • Prestakuntza
      • ekonomistak ikastaroak
      • Kontseilu Nagusiko on-line ikastaroak
      • Master eta Graduondokoak
      • Jardunaldiak
      • Foroak
      • Beste ekintza batzuk (world cafe-cine forum-encuentros...)
    • Lan bila nabil
      • Lan boltsa
        • Lan boltsa
        • Lan-Eskaintzak
      • Praktika programa
      • Orientazioa
        • Orientazioa
        • Profil profesionalen gida
    • Ekonomistaren bila
      • Lan boltsa
      • Praktikak
        • Praktikak
        • Arabako eskaera formularioa
        • Bizkaia eskaera formularioa
        • Gipuzkoa eskaera formularioa
      • Prácticas VITAL Fundazioa
    • Zerbitzu profesionalak
      • Zerbitzu profesionalak
      • ETP
      • Bulegoetarako zerbitzuak
      • Administraziorekiko izapideak
      • Marka ekonomistak
      • Posta elektroniko kontua
      • Aholkularitza Juridikoa
      • Arrisku-ziber asegurua
      • Multimedia zerbitzuak eta instalazioak
      • Zoru Klausula Kalkulagailua
        • Zoru Klausula Kalkulagailua
        • Erabiltzaileentzako Zoru Klausula Kalkulagailua
      • Calculadora Multidivisas / IRPH para ekonomistak
      • Punto PAE (Punto de Atención al Emprendedor/a)
    • Akordioak erakundeekin
    • Ekonomistak BGAE
    • Dokumentazio zentroa
      • Dokumentazio zentroa
      • Elkargoko Liburutegia
      • Liburutegiak
      • Legeria
      • Ikerketak eta argitalpenak
    • Bulego birtuala
      • Bulego birtuala
      • Nire fitxa
      • Nire fakturak
      • Nire gertakizunak
      • Egiaztagiriak eskatu
    • Buletinak
      • Buletinak
      • Boletin@
    • Iragarki-taula
    • Hiztegi terminologikoa
  • Erreferentea
    • Erreferentea
    • Prentsa-aretoa
    • Ekonometroa
      • Ekonometroa
      • Ekonometro abendua 2014
      • Ekonometro ekaina 2015
      • Ekonometro abendua 2015
      • Ekonometro ekaina 2016
      • Ekonometroa abendua 2016
      • Ekonometro ekaina 2017
      • Ekonometro abendua 2017
      • Ekonometro ekaina 2018
      • Ekonometro abendua 2018
      • Ekonometro ekaina 2019
      • Ekonometro abendua 2019
      • Ekonometro ekaina 2020
      • Ekonometro abendua 2020
      • Ekonometro ekaina 2021
        • Ekonometro ekaina 2021
        • ekonometro powewrbi junio 2021
      • Ekonometro abendua 2021
        • Ekonometro abendua 2021
        • ekonometro powewrbi abendua 2021
        • ekonometro NO RECURRENTES diciembre 2021
      • Ekonometro ekaina 2022
        • Ekonometro ekaina 2022
        • ekonometro POWERBI (Bloque cuestiones recurrentes) JUN 2022
        • ekonometro POWERBI (Bloque cuestiones NO recurrentes) JUN 2022
    • Foro profesionalak
      • Foro profesionalak
      • Kontu-ikuskaritza Foroa
        • Kontu-ikuskaritza Foroa
        • Ikuskaritza Foroa
      • Lan-Gaurkotasunaren Foroa
        • Lan-Gaurkotasunaren Foroa
        • Lan-Gaurkotasunaren Foroa 2016
        • Foro de Actualidad Laboral
      • Foro Konkurtsala
        • Foro Konkurtsala
        • Foro Konkurtsala
      • Kontabilitate Foroa
        • Kontabilitate Foroa
        • Kontabilitate Foroa
      • Marketina Aurreratzen Foroa
        • Marketina Aurreratzen Foroa
        • FORO ANTICIPANDO MARKETING
      • Foro ekonomistak
        • Foro ekonomistak
        • Foro Ekonomistak Gipuzkoa
        • Ekonomistak Gipuzkoa Foroaren edizioak
      • Foru Fiskala
        • Foru Fiskala
        • EAFEko FORU FISKALA
      • Kudeaketa eta Finantza Foroa
      • Foro Laboral
    • PREMIO ekonomistak SARIA
Arriba
Kargatzen Kargatzen ...