Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu erabiltzailearen esperientzia hobetzekoGure cookien politikari buruzko informazio gehiago kontsulta dezakezu.Cookie guztiak onar ditzakezu "cookieak baimendu" botoia sakatuz, edo konfiguratu edo haien erabilera baztertu, "Cookieak konfiguratu" klikatuz.
Behar-beharrezkoak diren cookie-ak, teknikoak izango dira, eta beti aktibatuta egon behar dute webguneak behar bezala funtziona dezan eta cookie-ak doitzeko dituzun lehentasunak gorde ahal izan ditzagun.
Webgune honek Google Analitycs erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, adibidez, webguneko bisitari kopurua edo orrialde ezagunenak neurtzeko. Cookie horiek aktibatuz, gure webgunea hobetzen jarraituko dugu, gure erabiltzaileen interesen arabera.
Bilatzailea :
Menura itzuli
Ekonomisten Euskal Elkargoaren misioa betetzeko asmoz eta, zehazkiago, Plan Estrategikoan garatutako hirugarren jarduera ildoari jarriki, "Gizarteari balioa eskaintzea" alegia, azken urteetako ekitaldietan hizkuntza normalkuntzarako plan bat garatu da, bai lanbide eta bai gizarteari balio gehigarri bat ematen dielarik.Ekonomisten Euskal Elkargoak euskara erabili eta sustatzeko konpromisoa bereganatu zuen 1999. urtean, hizkuntz normalizazioari laguntzeko asmoarekin. Ildo horri ekin eta Bai Euskarari Bidean eta Bikain Zilarrezko ziurtagiriak eskuratu ditu, hizkuntzaren arloan egin duen lanaren erakusgarri.Elkargokideen %56,58ak euskarazko ezagupenak ditu. Datu hau urtez urte gehituz doa, lizentziatu berri direnek gero eta hizkuntzaren ezagupen handiagoa baitute eta hauek goi mailako ikasketak euskaraz egiteko aukera izan baitute.Ekonomisten Euskal Elkargoa, errealitate honen jakitun eta hizkuntzaren normalizazioan barne egonez, urtez urte gero eta handiagoa den ahalegin bat egiten ari da bere elkargokideek informazioa eta zerbitzuak euskaraz ere jaso ditzaten.Ekonomiaren arloak ere berebiziko garrantzia du hizkuntz normalizazioan, bai duen tamainagatik, bai herritarren bizi-mailan eta bizimoduan duen eraginagatik.Horregatik guztiagatik, Ekonomisten Euskal Elkargoaren helburua euskararen normalizazioa behingoz bideratzea da, gure hizkuntza bete-betean gara dadin eta Elkargoaren bizitzan apurka-apurka sar dadin, gizartearen aurrean elebidun agertzeko.
San Vicente de Paúl nº 3 bajo01001 Vitoria-Gasteiz
Tel. 945 25 02 09Fax 945 28 02 86
araba@ekonomistak.eus
Rodríguez Arias nº 4–2º izq.48008 Bilbao
Tel. 94 415 26 33 / 44Fax 94 415 89 87
bizkaia@ekonomistak.eus
Federico García Lorca, 9-bajo20014 Donostia
Tel. 943 01 14 96Fax 943 45 47 11
gipuzkoa@ekonomistak.eus
Desarrollado por PKF ATTEST