Bilatzailea :
Menura itzuli
2020ko urritik aurrera hasteko.
6 hilabete.
Gehienez ere 6 ordu eguneko. Ordutegia ikasleak eta enpresak adostutakoa izango da.
500 € gordin hilean bekadunarentzat. Bekaren lehen hilekoa prestakuntza-ekintza finantzatzeko erabiliko da.
Gazte ekonomista bakoitzak bere interes eremuko aholkularitza zerbitzu espezializatu bat izango du bere ibilibide profesionala gidatzeko.
Enpresak tutore bat izendatuko du, praktikek irauten duten bitartean eta Ekonomisten Euskal Elkargoak ikaslearen jarraipena egingo du.
Enpresak, Elkargoak eta bekadunak lanekoak ez diren praktiken hitzarmena izenpetuko dute. Ikaslearen eta enpresaren artean ez da laneko erlaziorik egongo, eta aldeek onartuko dute enpresan egin beharrekoa prestakuntza praktikoa dela.
Bekadunek prestakuntza-ikastaro online bat jasoko dute, eta ikastaro hau egitea derrigorrezkoa izango da.
Enpresek Gizarte Segurantzan alta eman beharko diote praktiketan hartzen dituzten pertsonei, praktiketarako kotizazio-kontu berezi batean. Enpresak 48,41 €-ko kostua izango du hilabetean (1493/2011 Errege Dekretua, urriaren 24koa)
Arabako eskaera formularioa
Bizkaia eskaera formularioa
Gipuzkoa eskaera formularioa
San Vicente de Paúl nº 3 bajo01001 Vitoria-Gasteiz
Tel. 945 25 02 09Fax 945 28 02 86
araba@ekonomistak.eus
Rodríguez Arias nº 4–2º izq.48008 Bilbao
Tel. 94 415 26 33 / 44Fax 94 415 89 87
bizkaia@ekonomistak.eus
Federico García Lorca, 9-bajo20014 Donostia
Tel. 943 01 14 96Fax 943 45 47 11
gipuzkoa@ekonomistak.eus
Desarrollado por PKF ATTEST