Bilatzailea :
Menura itzuli
2020ko irailetik aurrera hasteko
2020ko irailetik aurrera hasteko.
6 hilabete.
Gehienez ere 6 ordu egunean. Ordutegia ikasleak eta enpresak adostutakoa izango da.
500 € gordin hilean. VITAL Fundazioak, Ekonomisten Euskal Elkargoaren bidez, 233 € gordin finantzatuko ditu. Beraz, enpresak 267 € gordin ordaindu beharko dizkio bekadunari hilean. Bekaren lehen hilekoa prestakuntza-ekintza finantzatzeko erabiliko da.
Gazte ekonomista bakoitzak bere interes eremuko aholkularitza zerbitzu espezializatu bat izango du bere ibilibide profesionala gidatzeko.
Enpresak eta bekadunak lanekoak ez diren praktiken hitzarmena izenpetuko dute, eta gehieneko iraupena 6 hilabete izango da. Hitzarmenari jarraiki, bekadunari alta emango zaio Gizarte Segurantzako praktiken erregimen berezian (1493/2011 Errege Dekretua).
Bekadunek prestakuntza-ikastaro bat jasoko dute, ostegun goizetan. Derrigorrezkoa izango da bekadunak bertaratzea eta, prestakuntza ikastaroak irauten duen bitartean, asteko beste egunetan joango dira enpresara.
Enpresek Gizarte Segurantzan alta eman beharko diote praktiketan hartzen dituzten pertsonei, praktiketarako kotizazio-kontu berezi batean. Enpresak 48,41 €-ko kostua izango du hilabetean (1493/2011 Errege Dekretua, urriaren 24koa)
Eskariari egokitzen zaion pertsonaren curriculuma bidaliko da, elkarrizketa bat egin, elkar ezagutu eta praktiketako plana proposatzeko; dokumentu horretan zehaztuko dira praktiken edukia eta hitzartutako ordutegia.
Ezinbestekoa da eskaera inprimakia betetzea. Beste edozein kontsulta egiteko, zure esku gaude 94-525 02 09 telefono zenbakian edo araba@ekonomistak.eus helbidean
Arabako eskaera formularioa
San Vicente de Paúl nº 3 bajo01001 Vitoria-Gasteiz
Tel. 945 25 02 09Fax 945 28 02 86
araba@ekonomistak.eus
Rodríguez Arias nº 4–2º izq.48008 Bilbao
Tel. 94 415 26 33 / 44Fax 94 415 89 87
bizkaia@ekonomistak.eus
Federico García Lorca, 9-bajo20014 Donostia
Tel. 943 01 14 96Fax 943 45 47 11
gipuzkoa@ekonomistak.eus
Desarrollado por PKF ATTEST