Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu erabiltzailearen esperientzia hobetzekoGure cookien politikari buruzko informazio gehiago kontsulta dezakezu.Cookie guztiak onar ditzakezu "cookieak baimendu" botoia sakatuz, edo konfiguratu edo haien erabilera baztertu, "Cookieak konfiguratu" klikatuz.
Behar-beharrezkoak diren cookie-ak, teknikoak izango dira, eta beti aktibatuta egon behar dute webguneak behar bezala funtziona dezan eta cookie-ak doitzeko dituzun lehentasunak gorde ahal izan ditzagun.
Webgune honek Google Analitycs erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, adibidez, webguneko bisitari kopurua edo orrialde ezagunenak neurtzeko. Cookie horiek aktibatuz, gure webgunea hobetzen jarraituko dugu, gure erabiltzaileen interesen arabera.
Bilatzailea :
Menura itzuli
BIZKAIA
Wikipedia auzolanean eraikitzen den Entziklopedia da. 300 hizkuntzatan existitzen da eta, horien artean, euskaraz. Munduko 6. webgunerik bisitatuena da eta euskarazko webgunerik ikusiena. Horregatik, euskaraz idazteko eskuak behar ditugu, gai guztietan, ekonomia barne. Ikastaro honetan Wikipediaren funtsa zein den ulertuko dugu (idazkera kolaboratiboa, eduki entziklopedikoa, iturri bibliografikoen garrantzia) eta elkarrekin euskaraz ekonomiaren alorrean ditugun beharrak identifikatu eta idazten hasiko gara.
1go saioa: urriak 14: Wikipediaren funtzionamendua ezagutuko dugu, edizioaren gakoak zeintzuk diren. Ondoren, kontu bat sortuko dugu eta lanean hasiko gara kontzeptuak hobetzen. Erreferentzia bibliografikoak nola egiten ditugun eta loturak nola txertatzen diren ikasiko dugu.
2. saioa: urriak 21: aurreko saioan ikusitakoan sakonduko dugu. Edukia nola antolatu eta hobetu ikusiko dugu eta irudien biltegi erraldoia ezagutuko dugu. Gainera, gaiak nola eztabaidatu eta komunitateak artikuluak hobetzeko dituen tresna kolektiboak ezagutuko ditugu.
3. eta 4. saioa: urriak 28 eta azaroak 4: aurreko egunetako edukietan sakonduko dugu, artikuluak publikatu, kategorizatu eta dauden dudak elkarrekin konponduko ditugu.
Ekonomia arloko edukiak wikipedian euskeraz ikustarazten lagundu.
Ikasi eta egin!
Presencial
Wikipediara edukiak nola editatu eta kargatzen ikasi nahi duten guztiei zuzenduta dago, eta tailerretan bertan informazioa bilatuz eta igoz, edukiak igotzen hasi nahai dutenentzat.
Galder Gonzalez. Theklan ezizena erabiltzen du. Wikipedian 2006ko urtarrilaren 8an hasi zen, orain dela 13 urte, beraz. Ordutik hona proiektu hau nola hazten eta sendotzen den ikusi du.
Bere ametsa munduko ezagutza guztia libre, doan eta euskaraz edukitzea da. Horretarako eskuz zein nire botarekin egiten ditut aldaketak.
Wikidatan zein txantiloigintza automatikoan ere inbertitzen du denbora, hizkuntza txikietan aukera handiak irekitzen baitira tresna hauekin.
Ekonomisten Euskal Elkargoko Prestakuntza Gelan. Rodriguez Arias 4, 2 ezke, Bilbon.
urria 2019
14 urr 2019
21 urr 2019
28 urr 2019
4 aza 2019
Hitz gakoa
TAILERRA
San Vicente de Paúl nº 3 bajo01001 Vitoria-Gasteiz
Tel. 945 25 02 09Fax 945 28 02 86
araba@ekonomistak.eus
Rodríguez Arias nº 4–2º izq.48008 Bilbao
Tel. 94 415 26 33 / 44Fax 94 415 89 87
bizkaia@ekonomistak.eus
Federico García Lorca, 9-bajo20014 Donostia
Tel. 943 01 14 96Fax 943 45 47 11
gipuzkoa@ekonomistak.eus
Desarrollado por PKF ATTEST