Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu erabiltzailearen esperientzia hobetzekoGure cookien politikari buruzko informazio gehiago kontsulta dezakezu.Cookie guztiak onar ditzakezu "cookieak baimendu" botoia sakatuz, edo konfiguratu edo haien erabilera baztertu, "Cookieak konfiguratu" klikatuz.
Behar-beharrezkoak diren cookie-ak, teknikoak izango dira, eta beti aktibatuta egon behar dute webguneak behar bezala funtziona dezan eta cookie-ak doitzeko dituzun lehentasunak gorde ahal izan ditzagun.
Webgune honek Google Analitycs erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, adibidez, webguneko bisitari kopurua edo orrialde ezagunenak neurtzeko. Cookie horiek aktibatuz, gure webgunea hobetzen jarraituko dugu, gure erabiltzaileen interesen arabera.
Bilatzailea :
Menura itzuli
1 eka 2017
GIPUZKOA
Katedratikoa eta Ekonomian Aditua
Ekonomia Zirkuluko Lehendakaria (2013-2016)
Aurten Antón Costas bertan izan da eta "Frente a la incertidumbre, un nuevo contrato social" hitzaldia entzuteko aukera izan dugu.
John Maynard Keynesek, hogeigarren hamarkadan arriskuaren eta ziurgabetasunaren arteko bereizketa egin zuen nagusiki. Nazio baten ekonomiaren kudeaketa ezberdina izaten da egoera batean eta bestean. Hainbat hamarkadetan arriskuan oinarritzen ziren modelo politiko-ekonomikoen ondoren, ziurgabetasunaren garaiera itzuli gara berriro. Egoera berria dela eta, konferentzia honetan aipatuko dut ziurgabetasun erradikaleko egoerei aurre egiteko, zerk egiten duen gizarte bat elkartuta eta babesean egotea, kaos politikoaren aurrean.Erantzuna, ekonomia eta politika era harmoniatsuan funtzionatzen jarraitzea eragingo duen itsasgarri ikusezin baten moduan jokatzen duen kontratu soziala izango da.
Hitzaldia ekainaren 1ean arratsaldeko 19.00etan izan da Kursaal-ean.
Foroaren laburpena:
Hizlaria ondoez sozial sendoaren kausak eta Espainiako gizarteak eta, oro har, mendebaldeko sozietateetan,bizi dituen konbultsio politikoen kausei buruz hitz egiten hasi zen. Ekonomiaren digitalizaioak eta aldaketa teknologikoak (robotizazioarekin erlazionatuta) norberaren lanpostua galtzeko beldurra dakar, nahiz eta diru sarrera eta lanpostu duin bat eduki. Honek guztiak populismoa defendatzen laguntzen du eta errentaren desberditasun, globalizazioko galtzaileen baliabide urrien banaketan eta krisian eragiten duela dio hizlariak. Horregatik populisten artean errenta erdi eta altuko pertsonak daudela azaltzen du.
Laurogeita hamargarren hamarkadatik soldata errealeko jaitsierak, desberdintasuna handiagotzeak, langabeziak, zorroztasun politikoak, diru sarreren jaitsierak eta familien pobreziak, haurrak dauden familietan bereziki, gerra osteko kontratu soziala desegin du (Espainiaren kasuan Trantsiziotik). Kontratu sozial horri esker, merkatu ekonomiari eta ongizate sozialari aukerak emango zizkiola uste genuen, laguntza gehiago behar zutenentzat bereziki eta inor ez zela atzean geratuko pentsatzen zen. Baina hitzeman hori apurtu egin da. Ekonomia eta aurrerapen soziala dagoeneko ez doaz batera.
Etorkizunaren gaineko ziurgabetasunak globalizazioarekiko eta merkatuarekiko mesfidantza sortu du eta ondorioz lider karismatikoei babesa ematen die.
Baina, hogeitamargarren hamarkadetatik jasotako esperientziak erakusten duenez gero, konponbide populista autoritario mota horrek etorkizunarekiko erlazio patologikora daramate.
Ziurgabetasunaren eta arriskuaren artean bereizketa egin ondoren, Antón Costas irakasleak seinalatu zuen ziurgabetasuna gure aurrean jartzen den laino bat bezala dela eta honek ez digula etorkizuna ikusten uzten. Gerta daitekeena aurreratu ezin dugunez, erabaki horien ondorioen aurka ezin gaitezke elkar estali. Hori dela eta, arrisku-egoerekin gertatzen den ez bezala, ziurgabetasunak gure erabakiak blokeatzen ditu.
Azkenik, ziurgabetasuneko laino hori argitzeko bidea, XXI, menderako kontratu sozial berria dela dio, merkatu-ekonomi irekia, zabala,aurrerabide soziala eta demokrazia baketzen duena.
Presencial
ekaina 2017
Hitz gakoa
EKONOMISTAK GIPUZKOA FOROA
San Vicente de Paúl nº 3 bajo01001 Vitoria-Gasteiz
Tel. 945 25 02 09Fax 945 28 02 86
araba@ekonomistak.eus
Rodríguez Arias nº 4–2º izq.48008 Bilbao
Tel. 94 415 26 33 / 44Fax 94 415 89 87
bizkaia@ekonomistak.eus
Federico García Lorca, 9-bajo20014 Donostia
Tel. 943 01 14 96Fax 943 45 47 11
gipuzkoa@ekonomistak.eus
Desarrollado por PKF ATTEST